adeitupsikologia@gmail.com
FAMAUNTZAKO UDALEKUK
Garatu zure adimen emozionala jolasten duzun bitartean
Uda dibertigarria, uda adimentsua!
3-12 URTE BITARTEAN BADITUZU, ZATOZ FAMAUNTZAKO UDALEKUTA!
EGUTEGIA
Ekainak 26tik 30era
Uztailak 3tik 7ra
Uztailak 10etik 14ra
Uztailak 17tik 21ra
ORDUTEGIA
Ongietorria 09:00etatik 09:30ak arte
Hamaiketakoa 11:00etan
Jasotzea 13:00etan
PREZIOA
HAMABOSTALDIA: 125€
HILABETE OSOA: 175€
GUREKIN UDA BAT PASATZEAREN ONURAK
Autonomia landuko dugu,
beraien kabuz jarduerak
egitera bultzatuz.
Emozioen kudeaketa landu,
bizipen zailei aurre egiteko
estrategiak emanez.
Gaitasun sozialak sustatu,
taldean egindako
jardueren bitartez.
Enpatia eta elkartasuna sustatu,
besteen iritzia errespetatu eta
taldera ekarpen propioak egin
inposatu gabe.
OHIKO GALDERAK
ZER EGINGO DUTE NIRE SEME-ALABEK UDALEKUAN?
Antzerkiak, jolas kooperatiboak, erlaxazio teknikak, eskulanak
gorputz-espresioa eta psikomotrizitatea lantzeko ariketak… eta askoz gehiago!
NON IZANGO DIRA UDALEKUAK?
Ondarrun, Zaldupe eskola publikoan izango dira udalekuak.
ZEIN HIZKUNTZATAN IZANGO DIRA UDALEKUAK?
Euskaraz izango dira 4 astetan zehar egingo ditugun ekintza guztiak.
ASTE GUZTIETAN JOAN BEHARRA DAGO?
Ez, izena ematerako orduan, hautatu zenbat astetan etorri nahi duzun (hamabostaldi bat edo hilabete osoa)
UDALEKUETAN BEGIRALE BEZALA PARTE HARTU NAHI DUT, ZER EGIN DEZAKET?
Idatzi udalekuko antolatzaileei, hauek inork baino hobeto lagunduko dizute! Jar zaitez harremanetan orriaren amaieran dagoen helbidera mezu bat idatziz edo telefono zenbakira whatsapp bidez mezua bidaliz.